XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lenengo atalaren azken igidiña -n danean be, orixe jazo oi da: jakin + gura = jakikura: izan + gura + izakura: jan + giro = jakiro: etzan + gura = etzakura.

Izan + bide = izapide: ezaun + bide = ezaupide: jan + bitarrte = japitarrte, igaran + bide = igarapide, iragapide: ehupazterr.

N + d, Bizkayan beintzat, -t egiten dira: jakin + dun = jakitun: + duri = jakituri: jan + dun = jatun.

Baña lenengo atalaren azken-igidiña gogorra ta bigarrenaren lenengoa biguna izan ezkero, bigun au uldu-ta, gogorra gelditu doa.

Esaterako: eki + gan = ekan: + gain = ekain: eki + gan + il = ekanil: erruki + garri = errukarri (urrukarr).

-D- izan ezik, aitaturiko beste igidiñok, itz bikoitzen erdian sarri geikiak epentéticas izaten dira.

Ona emen: -G-, arto + ol = artogol: talo + ol = talogol: su + ate = sugate (sugete) sugatze: su + arotz = sugarotz.

K-, emakume, usakume, erlekume, erlakume, astakume, aunzkume, arkume, sukalde.

-T-, axur-t-ille, ber-t-ikusi, buru-t-aldi, ego-t-aldi, egos-tarin, jagi-t-arin, jayo-t-egun, jayo-t-erri, jayo-t-etxe, jai-t-egun, jayo-t-era?, jaitera, ja-t-arbi, ja-t-aurre ja-t-oste jos-t orratz, su-t-argi, su-t-alde, izuz-t-egun, ikuz-t-arri, ur-t-ontzi, iriz-t-ontzi, etc.

-T- onek, metátesis deritxogunaren bidez bere tokia sarritxutan aldatzen dau esaterako: austontzi, austarri, aztandel, aztaparr.

biozterr, biozterre (biotzerre) bioztoi, biozteri: ebastalle, erraustalle, iraiztalle, moistalle (motzalle) nastalle, orraztontzi, ostadarr, ostargi, ostots, zorroztalle.

-D- ta -g-ek be metátesis ori egin daroe: edaran = eradan: edarale = eradale: igaran = iragan: igaro = irago, etc.

R- be atal biren erdian geikia sarri izan oi da: irureun, lareun, surtan (surten) surtara (surtera), seirak, zazpirak, etc.

Gai bakoitzean ainbat adibide ipiñi dodaz; baña beren-beregi orretan asi ta ekin ezkero, askozaz geyago be idoro lediz: Geyago batu ezkero, bearr ba-da arauen bat zetan-edo-atan aldatu eragingo leuskigue, edo orr aitatu ez dodan barriren bat erakutsi.

Lekeitio 6-VII-24. EGUSKITZA.